XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta hiritarren irudi hauekin jolastu behar al dugu? -galdetu zuen Erikek.

- Noski -esan zuen Harveyk-, jostailuak dira, jolas egiteko.

- Bai, baina nola?

Galdera zaila zen egiaz.

- Parlamentuko eserleku bat lortzeko hauteskundeak antolatu ahal dituzue bi hautagairen artean -esan zuen Harveyk.

- Bai! Arraultze ustelak, kaleko borrokak eta pila bat buru apurtu egongo da! -oihu egin zuen Erikek.

- Eta sudur odoleztatuak eta jende guztia mozkor-mozkor eginda! -erantsi zuen Bertiek, Hogarthen koadroetariko bat arretaz aztertu eta gero.

- Horrelakorik ez -esan zuen Harveyk-, ezta pentsatu ere.

Botuak hautestontzian jarriko dira eta alkateak oraingoan zinegotzia arituko da alkate gisa zenbatuko ditu eta nork jaso duen botu gehien esango du, eta gero bi hautagaiek eskerrak emango dizkiote ekitaldian egoteagatik, eta hasieratik amaiera arte hauteskundeak era guztiz atsegin eta zuzenean burutu direla esango dute, eta elkarri zorionak emanez agurtuko dute elkar.

Jolas paregabea da zuentzat, haurrok.

Ni txikia nintzenean ez nuen inoiz honelako jostailurik izan.

- Oraintxe bertan ez dugula jolastuko uste dut -esan zuen Erikek, osabak azaldu zuen poz handiaren arrastorik gabe-; oporretako lanak egin behar ditugu.

Oraingoan historia tokatzen zaigu, Frantziako bourbondarren garaiari buruzko zerbait ikasi behar dugu.

- Bourbondarren garaia! -esan zuen Harveyk, (...).